XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Subjektiboa, berriz, egoeren aukera eta definizioa. Baina ez da azarean egindako aukera, ikastaroaren helburuak sakonetik aztertzearen ondoriozkoa baizik. Subjektiboa da, hala berean, ekoizpenerako ikasiko diren hitz eta esaldien aukera, nahiz, eta jatorrizko hiztunen solasak sakonetik analizatzean, ikasprozesua ondo ulertzean eta ikasleen zailtasun bereziak ondo ezagutzean oinarritua behar duen egon.

Elementu hartzaileen aukeran eskatu beharrekoa estatistika lexikalen objektibotasuna duzu. Horrela bildutako materialak ULak dira, hots, esanahi ondo finkatua, forma argia eta funtzio ondo zedarritua duten hitz, eta esaldiak.

Ikertuko diren egoerak aukeratzeko subjektibotasuna ez da hitzak kontatzeko aukeratu izan dituzten testuei buruzkoa baino handiagoa. Hemen hobetsi dugun planteamendurako ez dute balio ondo ezagutzen ditugun muestreo-metodo eta estatistikako teknikek: aribide sofiskitakuagoak beharko ditugu.

ULen ikerketan baliatzeko modukoak. Planteamendu honek ez du ustiakorra izateko asmorik, bestela esanda, ez du hizkuntza bere osoan hartu beharrik nabaritzen; aukeratutako egoeretan hizkuntza benetan nola erabiltzen den azalduko duten adibide esanguratsuak eskaini nahi ditu; horregatik, ez dago milioika eta milioika hitz grabatzen aritu beharrik.

Garrantzitsua, baina egiteko modukoa, da ikaslea zein egoera-motatarako prestatu nahi den ondo aztertzea. Ikuspegi horretatik, kontaketak ez du emango hitzen maiztasuna, baina ULek egoera-mota jakin batzuetan izango duten balio hartzailea eta ekoizlea bistaratuko du.

Gainera, esku-liburuen egileek pedagogiarako baliatu ahal izango dute hiztegia aukeratzeko bildutako materiala. Ez dute nola edo hala moldatutako bi edo hiru elkarrizketa hutsetara mugatu beharrik izango, metodorik gehienek ohi duten gisan, eta benetako testuen iturri jariokorrean edaten ahalko dute.

4.4 ONDORIOAK

H2ren ikasleek, ikastaroetara datozenek batik bat, ezin dituzte hitz guztiak ikasi eta are gutxiago UL guztiak. Galdetzekoa da noraino jakin nahi duten hiztegia eta hizkuntza bera ere.